Nafarroako Gobernuaren Babes Zibileko Zerbitzua babes zibilaren eta emergentzia-kudeaketaren arloko arriskuen prebentzioarekin lotutako eginkizunak gauzatzeaz arduratzen da.
Zerbitzuari dagokio behar beste zeregin gauzatzea herritarrak babesteko estrategiak, zentzu zabalean, eguneratu eta hobetzeko, bere jardueraren funtsezko bi ardatz hauek barnean hartuta: prebentzioa eta emergentziari arreta ematea.
Prebentziora bideratutako eginkizunen artean, honako hauek daude: txostenak eta azterketa teknikoak egitea, eta lurralde-planak (bereziak, espezifikoak edo nork bere burua babestekoak) eta/edo plan horien jarraipena egitea. Emergentziei arreta emateari dagokionez, emergentziak kudeatzeko 112 SOS Nafarroa zentroaren operatibaz arduratzen da Babes Zibileko Zerbitzua, bai eta beste erakunde batzuekin emergentzien eta babes zibilaren arretarako behar diren lankidetza-hitzarmenak kudeatu eta prestatzeaz ere.
Taldea
Isabel Anaut: ianautpe@navarra.es
Joseba Aranguren: jarangure@iniciativas-innovadoras.es
Fran Echeverría: fechevir@navarra.es
Amaya Osácar: aosacarc@navarra.es
Kontaktua
Helbide postala: Calle Aoiz nº 35 Bis (CP: 31004) Pamplona.
Telefonoak: 848427170 y 848 427171.
Helbide elektronikoa: proteccioncivil@navarra.es