Emergentzietako Zerbitzua Osakidetzako erakunde bat da, larrialdiak eta emergentzietako laguntza sanitarioa Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde osoan koordinatzen dituena.

Emergentzietako berezko 300 profesional inguru ditu horretarako; horiez gain, beste 700 profesional gehiago ere badaude, emergentziak koordinatzen dituzten zentroek egunerokoan kudeatzen dituzten baliabideetan laguntza ematen dutenak. Osasun Sailak kontratatzen ditu horiek.

Emergentzien sistemara telefonoz sartzen diren eskariei erantzuteaz gain, kronikotasun-programen barruko pazienteen jarraipen proaktiboa egiten dugu, aurreikus daitekeen arriskuaren prebentzio-dispositiboak kudeatu eta koordinatzen ditugu, eta larrialdien eta emergentzien arloko prestakuntza-ikastaroak ematen ditugu, besteak beste.

Webgune

Taldea

Txema Unanue Munduate: txema.unanuemunduate@osakidetza.eus
Jose Manuel Arteaga Gallego: josemanuel.arteagagallego@osakidetza.eus

Kontaktua

Helbide postala: C/ María Díaz de Haro, 60. 48010. Bilbao.
Telefonoa: 94 400 74 56
Faxa: 94 400 74 70
Helbide elektronikoa: contacto.emergencias@osakidetza.eus