HeliNET proiektuaren bidez (POCTEFA kodea: EFA 200/16) mugaz gaindiko lankidetza-sare bat sortu eta antolatu nahi dugu, larrialdi, emergentzia, erreskate eta hondamendiko egoeretan arriskuak eta elkarri laguntzeko misioak batera kudeatzeko, helikopteroak erabil daitezen bultzatuz.
Mugaz gaindiko arriskuei, lurraldeko eragileek horiei aurrea hartzeko eta nola erantzun planifikatzeko duten gaitasuna ez ezik, arrisku espezifikoei eta natur hondamendiei emandako erantzunaren beraren kudeaketa ere, hobetuz, heldu beharra nabarmentzen du proiektu hau jasotzen duen lan-ildoak.
Hartarako, Euskadi, Nafarroa eta Akitania Berriko zenbait erakunde lanean ari gara, batetik, laguntza, erreskate edo sorospen arloko helikopteroek lurra hartu ahal duten eremuen sarea hobetzeko, eta, horrekin batera, partzuergoa osatzen duten lurraldeen artean, erantzun koordinatu eta integratua planifikatu, antolatu eta aztertzeko.