Helburu orokorra

Helburu orokorraPOCTEFA lurraldeko mendebaldean mugaz gaindiko hasierako lankidetza-sarea garatzea, bai logistikoki bai operatiboki, larrialdi, emergentzia, erreskate eta hondamendiko egoeretan arriskuak eta elkarri laguntzeko misioak batera kudeatzeko. Hala bada, behar denean, helikopteroak erabiltzea bultzatuko da, gehienbat isolatuta dauden Pirinioetako herriei eta/edo urruti dauden herriei laguntzeko, bi herrialdeetako eskualdeen arteko administrazio-mugak alde batera utzita.

 

Helburu zehatzak

Helburu zehatzak1. HE. Sare fisikoa/logistikoa garatzea: Heliazaleren/heliportuen mugaz gaindiko sare bat garatu eta partekatzea, helikopteroen erabilera bultzatzeko (osasun arloa, babes zibila, emergentzien arreta…), Pirinioetako herri isolatuei eta/edo urruti dauden herriei, ospitale-erreferentziako hiriguneak dituztenei, batez ere emergentzia medikoei, babes zibilaren arlokoei eta natur hondamendiei erantzuteko, laguntza-taldeen erantzun-denborak nabarmen gutxituta.

2. HE. Sare operatiboaren garapena: Lankidetzan aritzea, arriskuak prebenitu eta kudeatzeko, baita babes zibilaren eta osasun-zerbitzuen arloko baterako ekintzak garatzeko ere, eta horretarako, elkarri laguntzeko misioei eta urgentzia, larrialdi eta natur hondamendien egoerei begirako protokolo eta jarduteko gida erkideak prestatzea.