Chivite Lehendakariak 3 aparaturekin osatutako larrialdiko helikopteroen flota bisitatu du. 2019etik 1.259 arreta eman dira, gehienbat sute-itzaltze, garraio sanitario eta salbamendutarako.

BIDEO

Chivite Lehendakariak eta Javier Remirez Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne kontseilariak gaur goizean bisitatu dute Miluzeko egoitza, bere heli-azaleretako baten hedapen eta egokitzapen lanak amaitu direnean. HeliNET proiektu europarraren esparruan, Nafarroak behin-behineko bost heliportu berriren eraikuntza amaitu du Leitza, Larraintzar, Saldias, Lekunberri eta Izaba udalerrietan eta gainera, Miluzeko basea hedatzeko lanei ekin dio, orain halaber gauez erabilgarri dagoen Belaguako heli-azalera egokitzeko eta argiztatzeko.

Guztira 207.360 euro inbertitu dira; Feder Funtsek % 65a finantzatu dute, izan ere, berari dagokio HeliNET proiektua.

Instalazio berri hauekin, Nafarroak, gaur egun, larrialdi, emergentzia eta gatazka misiotan helikopteroak lurreratzeko 49 heli-azaleren sare batekin kontatzen du, gainera beharraren kasuan, aurretiazko egiaztapenarekin, lurreratzeko egokiak izan litezkeen 12 guneko zerrenda bat eskura izanik.

Horrela, larrialdiak artatzeko erantzun epeak nabarmenki murrizten dira, izan ere, Nafarroako herri eta herritar guztiek, euren bizitokiaren kokalekua alde batera utzita, heli-azalera hurbil batekin kontatzen dute, Miluzeko egoitza nagusitik 30 minutu baino gutxiagotara aurkitzean, zeinetatik helikopteroak aireratzen diren.

Eremu urrunenen eta sarbide zaila dutenen kasuan, heli-azalera batekin kontatzearen onura erabat garrantzitsua da. Adibidez, Izabatik Ospitale Gunera arte anbulantzian joateko 75 minutu inguru beharko lirateke, zein 22ra murrizten diren helikoptero bidezko lekualdatzean.

Larraintzarren kasuan, zeinek halaber heli-azalera berriarekin kontatzen duen, anbulantziaren bidaia 30 minutukoa izango litzateke eta helikopteroarena berriz, 8 minutukoa. Lekunberri 30etik 10era pasako litzateke helikopteroan. Saldiasen kasuan, anbulantziaren 51 minutuak helikopteroan 12 lirateke eta Leitzan anbulantziaren 37 minutuak 13 lirateke garraioa airekoa izatean.

1.259 arreta eman dira 2019tik

2019tik Nafarroako Gobernuko helikopteroek 1.259 arreta eta mobilizazio burutu dituzte, 557, % 44, suteak itzaltzeko izan dira, 421, % 33, garraio sanitariotarako eta 131, % 10, erreskate lanetarako; bilaketen kasuan, Nafarroako Gobernuko helikopteroek 49 irteera egin dituzte, guztiekiko % 4.

Urtetan, 2021eko urtarriletik apirilera, 108 asistentzia garatu dira helikoptero bidez, 2020an 547 eta 2019an 604.

Arreten osotasunari 2019ko urtarrila eta 2021eko apirila artean Gobernuko helikopteroek entrenamendu misioan garatutako 471 mobilizazio erantsi behar zaizkio.

Maria Chivite Lehendakariak, goraipatu du “Nafarroan larrialdiko arretara, halaber airetik, dedikatzen diren ekipo guztiek betetzen duten zeregina”, eta balioetsi du HELINET proiektu europarra “zeinen eskutik, arrakasta bikainarekin, heli-portuen Mugaz Haraindiko Sare bat garatu eta partekatu nahi den, helikopteroen erabilera sustatzekotan (arlo sanitarioan, babes zibilaren esparruan, larrialdien arretan, etab.), Pirinioetako herri isolatuak eta/edo urruneko herriak gehienbat ospitaleekin kontatzen duten hiriguneekin konektatzeko eta asistentzia-taldeen erantzun epeak nabarmenki murrizteko. Baliabideak zabaltzeak herritarrei zerbitzu hobea emateko aukera ematen digu. Mugiaraziko gaituen helburua dela eta izan behar duela. ”

Ildo beretik, Remirez Lehendakariordeak balioetsi du “inauguratu berriak diren 5 heli-azalera hauek eraikitzeko hala nola Miluze eta Belaguako baseak sendotzeko eginiko lana. Oroitarazi du, gainera, Belaguako heliportuan ezarritako argiztapenari esker helikopteroek gaueko ordutegian ere operatu ahal izango dutela, erreskate ugari erregistratu izaten diren eremu batean”. Era berean, Remirezek azpimarratu du “Nafarroak lurralde osoan zehar heli-azalerekin kontatzen duela, hirigune txikienen arreta erraztuz eta eremu guztietan arreta zein erantzun berdintasuna bermatuz”.

Remirez Lehendakariordea jarraian Larraintzarreraino bertaratu da udalerrian eraikitako heli-azalera berria ezagutzeko zeinetan Martin Picabea Ultzamako alkatearekin elkartu den.

Helikoptero flota

Miluzeko bisita aprobetxatuz, Chivite Lehendakariak eta Remirez Lehendakariordeak ezagutu ahal izan dute halaber Nafarroako Gobernuak eskuragarri duen helikoptero flota.

Gobernuak gaur egin hiru aparatu ditu erabilgarri, zeinen gorri koloreko irudia berritu den azken hilabeteotan. Horietako bi (bat sanitarioa eta bestea balio anitzekoa) erabilgarri daude urte osoan, baina hirugarrenak (halaber erabilera anitzekoa) suteen kanpainan zehar funtzionatzen du. Bat A motakoa da, beste biak berriz, B motakoak.

“A” MOTA: EC-135 P2+ MEDIKALIZATUA

Turbina biko helikopteroa, pilotua eta sei bidaiari barne hartzeko edukierarekin. Erabilera anitzekoa, nagusiki polizia misiotara, larrialdi egoeretako hustuketa sanitariotara, helikoptero bidezko osasun larrialdiko zerbitzu operaziotara (HEMS) destinatzen da, behaketa, koordinazioa eta patruilatzea, larrialdi eta emergentzia operazioak, suteen aurkako borroka, ekipamendu bereziarekin eginiko ur jaurtiketa barne hartuz.

“B” MOTA: AS 350 B3+ ERRESKATEA

Turbina bakarreko helikopteroa, zeinen ardurak diren gehienbat erreskate misioak, garabiaren erabilerarekin erreskate motaren arabera, salbamendua, arakatzea, behaketa, koordinazioa eta patruilatzea, larrialdiko operazioak, babes zibileko jarduerak eta sute-itzaltzeak, ekipamendu bereziaren bitartez eginiko ur jaurtiketa barne.

Gomendioak lurreratze edo aireratzearen aurrean

Oroitarazi behar zaie herritarrei, helikoptero baten etorreraren aurrean gomendio batzuk jarraitu behar direla arriskuak ekiditeko: Ez dira inoiz helikopterora hurbildu behar baimena izan arte (errotorearen hegalek altuera galtzen dute indarra galtzen doazen heinean), eta atzeko aldetik ez da inoiz sartu behar zeren ezin dira atzealdeko errotorearen hegalak ikusi funtzionatzen ari direnean. Gainera, kontuan hartu behar da errotoreek ekoizten duten aireak edozein elementu xurgatu ahal duela (plastiko poltsak, toallak, maindireak, etab.).

HeliNET Proiektua

Proiektuaren % 65 Eskualdeko Garapenerako Europar Funtsak (FEDER) kofinantzatu du Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2014-2020) Programaren bidez. POCTEFA-ren helburua da Espainia-Frantzia-Andorra muga-eremuaren integrazio ekonomiko eta soziala sendotzea. Bere laguntza mugaz haraindiko jarduera ekonomiko, sozial eta ingurumen arlokoen garapenean kontzentratzen da, lurralde garapen jasangarriaren aldeko baterako estrategien bitartez.

Nafarroako Gobernuak, Babes Zibila eta Larrialdiak eta Nasuvinsa direla medio, ekimen honetan parte hartzen du Eusko Jaurlaritzako Osakidetza Larrialdiekin eta Akitania Berriko Côte Basque-Samu64A Ospitale Gunearekin batera.