Nafarroako Gobernuak, aurreikusitako 177.159,81 euroko balioa (BEZik gabe) duten lanen lizitazioa iragarri du.

HeliNET proiektuak, helikopteroen erabilera sustatuz, larrialdi, premia, erreskate edo hondamendi egoeratan erantzuteko denborak optimizatzea lagunduko duten heli-azaleren sare logistikoa zabaltzen jarraitzen du.

Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne Departamentuak Etxalar, Leitza, Lekunberri, Saldias, Izaba, Iruñea eta Ultzama udalerrietan zazpi heli-azalera eraikitzeko lanen lizitazioa egin du, Europa mailako HeliNET Proiektuaren barruan. Lizitazioaren prezioa 177.159,81 €-koa da (BEZik gabe), eta eskaintzak aurkezteko epea urriaren 20an, asteartean, amaituko da.

Lanak bi lotetan banatuko dira. 1. lotean, Etxalarren, Leitzan, Lekunberrin eta Saldiasen heli-azalerak eraikitzeko obrak sartu dira, 88.868,80 €-ko zenbatekoarekin; 2. lotean, berriz, Izaba, Iruñea eta Ultzamako heli-azalerak eraikitzeko obrak jasotzen dira, 88.291,01 €-ko zenbatekoarekin.

Lanek, 115.153,88 euroko Europako finantzazioa dute (BEZik gabe).

 

HeliNET proiektua

Proiektuaren %65 Lurralde Garapenerako Funts Europarrak (FEDER) finantzatzen du, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2014-2020) Programaren bitartez. POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra muga inguruko ekonomia eta gizarte arloko integrazioa indartzea da. Programa horren laguntza ekonomia, gizarte eta ingurumen alorretako mugaz gaindiko jardueren garapenean zentratzen da, lurralde garapen jasangarriaren aldeko estrategia bateratuen bitartez.

Informazio gehiago:
https://hacienda.navarra.es/sicpportal/mtoAnunciosModalidad.aspx?Cod=201005111502CDD9822D