Osakidetzako Larrialdiek, Nafarroako Babes Zibilak, Nasuvinsak eta Côte Basque-Samu64A Ospitale Guneak, HeliNET izeneko Europako POCTEFA proiektuaren Partzuergoaren 4. bilera egin dute Donostian. Azken helburua, larrialdi, erreskate eta hondamendi egoeratan arriskuen kudeaketa bateratua eta elkarri laguntzeko misioak aurrera eramateko mugaz gaindiko lankidetza sarea sortzea eta antolatzea da, helikopteroen erabilera indartuz.
Donostian egin den topaketan, arriskuen kudeaketaren lankidetzan eta babes zibileko eta osasun zerbitzuetako ekintza bateratuen alorretan datorren urtean aurrera eraman beharreko jarduerak, heli-azaleren eta heliportuen mugaz gaindiko sarearen garapena, eta ariketak eta simulakroak batera gauzatzeko proba pilotuak planifikatu dira.
Heli-azaleren eta heliportuen mugaz gaindiko sarearen garapenaren, arriskuen kudeaketaren lankidetzan eta babes zibileko eta osasun zerbitzuetako ekintza bateratuen alorrean datorren urtean aurrera eraman beharreko jarduerak eta ariketak eta simulakroak batera gauzatzeko proba pilotuak planifikatu dira. Bileran, hiru lurraldeek, une oro helikopteroen eta anbulantzia medikalizatuen geoposizionamendua konpartitzea ere adostu dute.
Pirinioetako mugaz gaindiko hirugarren mintegia
Bileran, Côte Basque-Samu64A Ospitale Guneko arduradunek, azaroaren 21ean Biarritzen (Ozeanoaren Hirian) egingo den Pirinioetako mugaz gaindiko hirugarren mintegiaren egitarauaren zirriborroa aurkeztu dute. Topaketan hainbat gai landuko dira, telemedikuntzaren erabilera ospitalez kanpoko premiazko arretaren alorrean, helikopteroek arreta pediatrikoan betetzen duten lana eta hizkuntzaren oztopoa hondamendien mugaz gaindiko kudeaketan.
HeliNET proiektua, mugaz gaindiko arriskuak lantzeko beharra aurreikusten duen laneko ildoan sartzen da, lurraldeko eragileek gertakariei aurre hartzeko eta erantzuna planifikatzeko duten gaitasuna hobetuz, eta baita arrisku espezifikoei eta hondamendi naturalei eman beharreko erantzunaren kudeaketan ere.
Horretarako, Osakidetzako Larrialdiak, Nafarroako Babes Zibila, Nasuvinsa eta Côte Basque-Samu64A Ospitale Gunea lanean ari dira laguntzako, arretako edo erreskateko helikopteroek lurra hartu ahal izango duten azaleren sarea hobetzeko eta, beste alde batetik, partzuergoko parte diren lurraldeen artean erantzun koordinatua eta integratua planifikatzeko, antolatzeko eta testatzeko.
Proiektuaren %65 Lurralde Garapenerako Funts Europarrak (FEDER) finantzatzen du, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2014-2020) Programaren bitartez. POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra muga inguruaren ekonomia eta gizarte arloko integrazioa indartzea da. Programa horren laguntza ekonomia, gizarte eta ingurumen alorretako mugaz gaindiko jardueren garapenean zentratzen da, lurralde garapen jasangarriaren aldeko estrategia bateratuen bitartez.